XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nahiz supermerkatuan lan egin, nahiz negozio-gizonen batentzako gutunak idazten ihardun, nahiz luxuzko auto batean gidatzen joan (horietako edozein lan egiteko gai bait dira), sorginak beti ibiliko zaizkizu azpilanean eta azpijokoan, ziztuka eta ziztaka, gezur eta iruzur... burua pentsamendu odoltsuz eta kriminalez beterik.

Ze haur galdetzen dio bere buruari, ze haur aukeratuko dut hurrengoan?

EGIAZKO SORGINEK atsegin handia hartzen dute haurren bat txikitzen dutenean, zuk plater batean marrubiak natarekin nahastuta jaten dituzunean bezala.

Beren kalkuluetan haur bat txikitu behar dute astero, eta hori lortzen ez badute, zeharo haserretzen dira.

Haur bat astero-astero, berrogeitamabi dira urtean.

Txikitu, zanpatu eta desagerreraz itzazu.

Hori da sorgin guztien leloa.

Sorginak kontu handiz aukeratzen du bere biktima.

Gero zelatan ibiliko da zoritxarreko umearen atzetik, hala nola ehiztaria basoko txoriaren atzetik ibiltzen den.

Leun emango ditu bere urratsak, poliki-poliki, ehizarengandik gero eta hurbilago, eta azkenean, dena gertu dagoenean... zart!... haren gainera eroriko da!.

Zirt eta zart, airean zazpi mila txinpart.

Su eta gar, olioa irakiten. Arratoiak txilioka.

Azala lehortu... eta umea desagertu egiten da.

Jakin behar zenuke sorginek ez dituztela inoiz umeak buruan astintzen, ez aiztorik sartzen, ez pistolaz tiro egiten.

Poliziak atxilotu egiten du horrela dabilen jendea.